Minbiziaren prebentzioa ezagutzeko hainbat jardunaldi egingo dituzte
Irudika LHIIk eta Plaiaundi LHIIk 'Prebentzioan ON egon' proiektua garatu dute minbiziaren prebentzioan eta diagnostiko goiztiarrean arreta jartzeko.
Minbizaren prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra gizartera hurbiltzea ezinbestekoa da. Lan horretan dihardute Irudika LHIIk eta Plaiaundi LHIIk, eta Prebentzioan ON egon: minbiziari aurre egiteko bizi ohiturak proiektua garatu dute. Helburua hiru jardunaldi tematikoen bitartez, gaia gizarte osoari hurbiltzea da, baita komunitate osoan eragina izatea ere. Jardunaldi hauek bi Irudika eta Plaiaundi lanbide heziketako zentroetan garatuko dira, urtarrilaren 19tik 23ra bitarte. Goizez izango dira egun horietan, urtarrilaren 20an izan ezik, goizez 09:00tik 10:30tara.
Egitasmoa ONkologia 360 proiektuaren barruan kokatuta dago, eta izan duen arrakasta eta harrera positiboa kontuan hartuta bi zentroetako ikaslek zein irakaslek Gipuzkoako hainbat elkarterekin elkarlanean ondu dute. Asgicer, Katxalin, Iñurri, Aspanogi, Agadelprise eta Contra el Cancer Gipuzkoa elkarteek beren aletxoa jarri dute.
Minbiziaren testuingurua, bizi-ohitura osasungarriak elikaduran eta kirolean eta minbiziaren detekzio goiztiarra izango dira hira jardunaldietan landuko diren gaiak. Material pedagogiko digital eta interaktiboak garatuko dira adituek egingo dituzten hitzaldietan. Jardunaldiak komunitate osoari irekia egongo den Prebentzioaren astearen baitan antolatuko dira.
Ekimen honek agerian uzten du Lanbide Heziketak osasunaren prebentzioaren, sentsibilizazio sozialaren eta diziplinarteko lanaren esparruan duen ahalmen eraldatzailea.

