Langabetuak kontratatzeko diru laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 31an amaituko da
Programa honek 8.000 euroko diru laguntzak eskaintzen dizkie langabezian dauden pertsonak kontratatzen dituzten enpresei.
Irun Ekintzan bultzatutako programak langabetuak kontratatzen laguntzeko dirulaguntzak eskainiko ditu. Irungo 55 urtetik gorako pertsonak, 35 urtetik beherako gazteak edota emakumeak kontratatzen dituzten enpresek 8.000 euroko laguntzak jasotzeko aukera izango dute, lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko. Urtarrilaren 31n, larunbata, programan izena emateko azken eguna izango da, eta eskaera egin nahi duten enpresek udalaren webgunearen bitartez egin ahalko dute.
Egitasmoa Enpleguaren Euskal Estrategia 2030 esparruaren barruan kokatuta dago. Dirulaguntzak emango zaizkie tokiko enpresa eskatzaile guztiei, publikotasunaren, konkurrentziaren eta objektibotasunaren printzipioen arabera. Onuradunak izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak izango dira, beti ere, lantokia Irunen badute eta jarduera ekonomikoa hiri berean egiten badute.
Kontratatutako pertsonek ere baldintza batzuk bete beharko dituzte eskatzaile gisa. Langabezian egon behar dute, alegia, Lanbiden altan egotea; eta Irunen erroldatuta egotea eta bertan legez bizitzea.

