2026rako 2.067.500 euroko diru laguntzak aktibatu ditu udalak
2026ko dirulaguntzen deialdi orokorra onetsi dute, eta udalak kudeatutako 33 diru laguntza lerro sartzen dira.
Cristina Laborda alkateak 2026ko diru laguntzen xehetasunen berri eman du gaur goizean.Irungo Udala Udalak gaur onetsi ditu 2026. urteko diru laguntzen deialdi orokorra. Guztira 2.067.500 euroko aurrekontua izango dute, eta 33 diru laguntza lerro sartuko dira. Dirulaguntzak “funtsezkoak” izango dira hiriko bizitza hobetzeko, eta “aktiboago eta dinamikoago” bihurtzen duten proiektuak bultzatzeko, hala adierazi du Cristina Laborda alkateak. Udalak ebazpena urtea amaitu aurretik sinatzea lortu du, eta horri esker, interesdunek urtearen hasieratik bertatik eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.
Lerroak hainbat arlotakoak dira, eta hazkunde handiena izan dutenak dendak alokatzeko laguntzak K-Bizia proiektuaren barruan (60.000 eurotik 115.000 eurotara) eta lokal komertzialak birgaitzeko laguntzak (100.000 eurotatik 120.000 eurotara) izan dira. Bestalde, kirol-ekitaldietarako laguntzak (50.000-65.000 euro) eta auzo-elkarteentzako laguntzak ere (60.000-70.000) nabarmendu nahi izan dituzte.
33 diru-laguntzen lerroen datu zehatzak udalaren webgunean argitaratu dituzte.

