Eguzkia baino lehen sartuko da Korrika Hondarribian
Martxoaren 25eko 05:17ean sartuko da Korrika Hondarribian. Horren harira, Korrika batzordea sortu dute.
Goiz esnatu beharko dira hondarribiarrak aurtengo Korrika egiteko. Ipar Euskal Herritik jaitsi eta Hondarribira sartuko da 24. Korrika martxoaren 25ean. 05:17ean izango da herrian, eguzkia oraindik ezkutuan dagoelarik. Baina Korrika ez da soilik egun horretan izango Hondarribian.
Korrika batzordea sortu da, urtero moduan. Batzordearen hurrengo bilera larunbatean, hilak 17, 11:00etan izango da, Udal Liburutegian. Bertan, Korrikaren harira antolatutako ekimen ezberdinak antolatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

