Korrika batzordearen bilera, hilaren 16an
Martxoaren 24an eta 25an 24. Korrika Irundik igaroko da, goizealdean pasako da, eta dena prestatzeko bilera bat egingo dute Bidasoko AEKn.
Aurten egin den 23. Korrika Irungo AEK-k antolatu zuen. Irteera eta helmuga non izango den aurretik jakin arren, Atharratze eta Bilboren arteko 2.175 kilometroko ibilbidea iragarri zuten atzo, herriz herriko ordutegi zehatzarekin. Irun zorionekoa da 24. Korrikak bitan zapalduko baititu herriko kaleak. Lehenengo pasaera martxoaren 24an izango da, Gurutzetik goizaldeko 03:44an sartuko da. Herriko kaleak zeharkatu ondoren, Behobiatik Berarako bidea hartuko dute milaka korrikalariek. Bigarren pasaera, laburragoa, hurrengo egunean izango da. Martxoaren 25eko goizaldean, 04:57 inguru, Hendaiatik Behobiara sartu eta Hondarribia izango da bisitatuko duen hurrengo herria.
Bi hitzordu garrantzitsu hauek antolatzeko datorren ostiralean, hilaren 16an, bilera deitu dute Bidasoko AEKn. Hitzordua 18:30ean izango da, eta bileran parte hartzeko deia zabaldu nahi dute antolatzaileek.

