Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Eneritz Chavarri eta Ibai Labaien, Higer Beer-eko kideak

"Bukatu da; hau da Higerri agur esateko momentua"

Hiru urte terdi, bederatzi garagardo, ia 20.000 litro, garagardoaren inguruan komunitatea... ibilbide ederra izan dute Higer Beer-eko kideek. Baina ibilbide orok badu bere amaiera.

Labaien eta Chavarri, Hondarribiko Kai Zaharrean. IMANOL SAIZ
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/01/09

Badoaz. Haien ibilbidea amaitutzat eman dute, eta poz-pozik, lortu dutenagatik harro, badoaz. Agurra eman du Higer Beer garagardo artisauak. 2026arekin batera, haien produkzioa eten dute, eta orain, atzera begira jarri dira. Festak, lagunak, errezetak, lankidetzak… eta parrandak, noski. Hobby bat izan da, gustuz egindako zerbait, herriak herrian egindako produktu batetaz gozatzeko, baina azkeneko botilak bukatzean, ezingo da Higer garagardorik eskatu Hondarribiko tabernetan. Eneritz Chavarri eta Ibai Labaien Hitza-rekin elkartu dira, egindakoak gogorarazteko, eta agurra irribarre batekin emateko.

Betirako agurra?

ENERITZ CHAVARRI: Oraingoz, betirako agurra, horrela esango dugu. Bederatzi garagardo egin ditugu, ia 20.000 litro. Jendeak asko disfrutatu du, eta noski guk ere, baina bai, bukatu da, hau da Higerri agur esateko momentua.

IBAI LABAIEN: Lan asko izan dugu 2025ean. Azoka asko, bidaia asko… hori ez da Higer. Higer Beer lagunekin elkartzea eta garagardo artisauaz disfrutatzea da. Beraz, urte luzea izan da, eta momentu ederrena aukeratu dugu proiektua alde batera uzteko.

Hiru urte eta erdi izan dira. Nola hasten da prozesua?

CHAVARRI: Lehenagotik, etxean nire bikotekide Josurekin garagardoa egiten genuen. Bera, hark dioen bezala, garagardoaren friki bat da, eta betidanik ibili da lagunekin edo familiarekin garagardoak egiten. Baina helburua hori bera zen, ingurukoentzat eta noski, norberarentzat zerbait egitea, denok elkarrekin disfrutatzeko. Behin, nire lagunekin garagardo festa bat egin genuen, eta horretarako lau garagardo ondu genituen. Hori izan zen, hein batean, Higerren hasiera. 

Badago jauzia lagunentzako egiten den garagardo batetik komertzializatu egiten den batera, ezta?

CHAVARRI: Noski. Lagun arteko festa horretan jada garagardoei izenak jarri genizkien, ondoren egin dugun bezala. Lauetatik batek arrakasta handia izan zuen, etxean beti egiten genuenak. Garagardo hori, Higer sortzerakoan, Etxara moduan identifikatu genuen, eta hura izan da hiru urte eta erdi hauetan beti gure ondoan egon dena. Galdera bat planteatu genuen gure buruan: zergatik ez dugu formalizatzen, eta herriko tabernetan banatzen? Guretzat ikaragarria izango litzateke taberna batean ondoko batek guk egindako zerbait eskatzea. Hor, jauzi handi bat egin genuen, eta igerilekura bota ginen. Mila litro egin genituen.

LABAIEN: Hasieran, tabernekin egin genuen kontaktua. Haiei produktu herrikoi bat saldu nahi genien, argi utziz herrian sortutako zerbait zela, eta gainera, baduela ere garagardoa izatetik haratago esanahi gehiago.

Adibidez?

LABAIEN: Garagardoak egiten hasi ginenean, argi genuen bakoitzak izen bat eduki behar zuela, eta era berean, izen hori gure herriko hizkeratik hartu behar genuela. Horrela, lehenengoa Etxara izan zen. Etxara, arrantzaleek arraina sumatzen dutenean sarea botatzea da. Horrez gain, botilen ilustrazioek ia beti izan dute harremana izenekin. 

CHAVARRI: Gainera, herritarrak Higerrera erakartzeko ahalegina egin dugu beti. Bagaude garagardo artisauak, garestiak diren heinean, prezio altuagoak ordaintzen ditugunak, baina edonor ez dago prest. Horregatik, jendearentzat irisgarria izatea izan da gure helburuetako bat, prezio aldetik eta graduazio aldetik ere. Izan ditugu garagardo lasaiagoak, poteatzeko balio dutenak, eta baita ere gogorragoak, lasai hartzeko egindakoak. 

Herrian ez ezik, kanpoan ere dastatu dituzte Higerrak.

LABAIEN: Garagardo artisauen mundua oso saretua dago. Normalean, inguruko denak ezagutzen gara, eta hori hein batean garagardo azokengatik da. Hasi eta berehala, Azpeitira joan ginen, bertako azoka txiki batera, eta jarraikortasun bat hartu genuen azokekiko. Gainera, anekdota moduan, txapelketa batera aurkeztu ginen, eta gure zirrararako, Espainia mailan bigarren postua jaso genuen, Etxararekin, American IPA kategorian. Ez genuen ezer ulertzen. Guretzat hobby bat zen hura, ez gara inoiz honetaz bizi, eta hartan, soilik mila litro egin genituen. Baina saria gurea zen, eta Burgosera joan ginen jasotzera. Gainera, han ginela, beste ekoizleekin batera parranda polita egin genuen.

CHAVARRI: Salmenta puntuak ere ez ditugu soilik Hondarribin ezarri. Irunen badira Higerrak saltzen dituzten taberna gutxi batzuk, Donostian ere, izan ditugu eta Lazkaon, adibidez, baita ere.

LABAIEN: Behin Bartzelonara ere joan ginen. Burgoseko sari horrek ireki zigun bidea, eta bertaraino joan ginen, furgoneta batean, bertan lo eginda, gure garagardoak postu txiki batean aurkeztera. Hondarribin sortutako zerbait Burgosera, Bartzelonara edota Asturiasera iristea, guretzat ikaragarria izan da. 

Beraz ondo inguratuta egon zarete beti.

CHAVARRI: Erabat. Lagun asko egin ditugu mundu honetan. Batzuk aipatzearren, Iruñeko Atala Brewing, Gasteizko Scimia, Palentziako Vereda, Kantabriako Redneck Brewery, Eskoriatzako Gerrigardo… eta beste hainbat. Azken finean garagardoa egiten dugun askok helburu berdina dugu: gure sorkuntza lagunekin partekatzea, mahai baten inguruan, denok ongi pasatzen dugun bitartean. Horrela ezagutu ditugu asko. 

LABAIEN: Nik uste komunitate ederra sortu dugula Higerren inguruan, bai herrian, baina baita ere kanpoan. Saretzea oso garrantzitsua da, komunitatea sortzea, eta hiru urte eta erdi hauetan ederki bete dugun betebeharra izan da. 

Herrian sortu da sarea, ezta? Bertako eragileekin egin dituzue elkarlanak.

LABAIEN: Garagardoak egiteaz gain hainbat gauza antolatu ditugu. Higerfesta asko egin ditugu, herriko tabernen laguntzaz, eta bertara jende asko hurbildu da, bai gazteak eta baita ere helduak. Pintxopoteak, garagardo aurkezpenak… oso eskertuak gaude jendeak izan duen erantzunagatik. Herriko elkarteetan ere Higerrak ikusi dira, adibidez. Zker Band Elektrotxarangarekin harreman polita osatu dugu ere, eta haiekin joan ginen 2025ean Asturiaseraino, guk garagardoa saltzen genuen bitartean haiek beren musika eskaintzera. Esaten nuen komunitatea herrian ere sortu da, eta oso polita da hori. 

Garagardo artisau kultura handitu egin da Hondarribian?

CHAVARRI: Behintzat Higerrek harrera oso ona izan du, eta agian hori bada abiapuntu bat. San Pedro kalean gure garagardoa edaten jendea ikusi dugu, baina baita ere Kirol Kaian, jaietako txoznetan, Gazte Egunetan eta Olinpiadetan… jendeak disfrutatu egin du. Ezin dugu ahaztu ezta ere abuztuan egiten den azoka. Hondarribiko garagardo azoka Aparra elkarteak antolatzen du, eta oso eskertuak gaude haiei. Aparrak garagardo artisau mundua Bidasoko eskualdean tinko mantendu nahi du, eta lan ikaragarria egiten dute.

Higerren garagardoak nola egiten dira?

LABAIEN: Gure errezetak originalak dira, hau da, ez ditugu beste garagardogileen errezetak hartzen eta moldatzen. Badugu taldean errezeta ikaragarriak ondu dituen pertsona, eta berak dioen moduan, asko ikasten da irakurtzen eta bideoak ikusten, mundua barrutik ezagutzen, osagaiak ikertzen. Garagardoak oinarrizko osagaiak ditu: ura, garagarra, lupulua eta legamia. Ondo ezagutu behar dira osagaiak, eta jakin behar da zer egiten duen bakoitzak prozesuan. Garagardoarekin ze zapore lortu nahi duzun erabaki behar duzu lehen, eta gero, horretarako egokiak diren lupuluak aukeratu behar dira, adibidez.

CHAVARRI: Etxean asko probatu behar da lehen. Akats asko egiten ikasten da, eta horrela zoaz aurrera. Gure errezetak prest ditugunean fabriketara bidaltzen ditugu, eta bertan egiten dituzte, beti ere, gure begiradapean. Bederatzi garagardoetatik ia denak gure errezetak dira, baina badira kolaborazioan egiten direnak, eta hor, normalki, txandaka egiten da, guk bat eta haiek bat.

Momentu guztiak ez dira hain politak, ezta?

CHAVARRI: Argi dago zerbait komertzializatzen duzunean burokrazia asko dagoela erdian. Saltzeko fakturak egin behar dira, eta horretarako, noski, zergak ordaindu. Hau ez da gure lana, eta askotan buruhaustea bilakatu da. Badira hilabeteak non asko saltzen duzun, eta ordaindu beharrekoak erraz kentzen dituzun, baina badira txanponaren beste aldea diren hilak. Azken finean, horrelako proiektu bat sortzeko egin beharreko gauzak dira, eta emaitza polita izan arren, bidea batzuetan luzatu egiten da.

LABAIEN: Guk ez dugu inoiz enpresa baten moduko zerbait sortu nahi izan. Zerbait herrikoia nahi genuen, denok disfrutatzeko, baina horretarako lana egin behar da. Hasieran komertzial lanak egin genituen, hango eta hemengo tabernetan, gure produktua eskaintzen, baina beti nahi izan dugu lan hori alde batera utzi. Egun, garagardo artisauen egoera nahiko zaila da. Ekoizle askok haien ateak itxi dituzte, eta utzi behar izan dute haien eginkizuna. Gainera, badira indar handiagoa dutenak, eta jada leku guztietan saltzen direnak, lurralde ezberdinetan. Nik uste eskualde bakoitzak bere bertako produktuak izan behar dituela, eta polita dela Bartzelonara joatea, adibidez, eta bertako ekoizleen produktuak eskuratzea.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.