Aduana kaleko 43 zuzkidura-bizitokiak lehen seihilekoan banatuko dira
Gazteen beharrak asetzeko logela bakarreko eta bi logelako alokairuzko etxebizitzak egin dituzte, eta 150 eta 420 prezioa izango dute.
Cristina Laborda alkateak eta Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak bisita egin dute gaur goizean. Irungo Udala Etorkizuneko Irungo herriak etxebizitza berri ugari izango ditu, haien artean Aduana eta Alberto Larzabal kaleen artean eraiki dituzten 43 zuzkidura-bizitokiak. Gaur egin dute bisita Cristina Laborda alkateak eta Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak. Gazteentzako etxebizitza berri hauek aurtengo lehen seihilekoan banatuko dira. Etxebiden izena emanda dauden 36 urtetik behera dituztenen artean banatuko dira, beti ere, Irunen erroldatuta baldin badaude eta 3.00 eta 45.022,57 euro bitarteko diru sarrerak baldin badituzte. Jabetzan etxebizitzarik izan gabe eta gehienez hiru kideko bizikidetza-unitateak osatzen dituzten pertsonentzat izango dira.
Logela bakarreko 39, egokitu bat barne, eta bi logelako lau etxebizitza izango dira. Logela bakarrekoek 150 eta 350 euroko prezioa izango dute; bi logeletakoek, berriz, 180 eta 420 eurokoa. Garaje plaza nahi izanez gero, 60 euroko gastu gehigarria gehituko zaio erosleari. Etxebizitza hauek erabat hornituta entregatuko dira, eta egongela, jangela eta sukaldea gela bakar batean integraturik egongo dira.
Proiektu honek 6,3 milioi euroko inbertsioa izan du, eta kalifikazio energetiko gorena du. Hau da, eraikinak eraikuntza-soluzio jasangarriak ditu. Sustapena funtsezkoa izan da herriarentzat. Datozen hiru urteetan 1.000 etxebizitza babestu baino gehiago abian jarriko ditu. Horietatik, 887 etxebizitza Anaka-San Migel eremuan eraikiko dituzte, eta guztiak babes ofizialekoak izango dira.

