Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Ukimena izango da zentzumen tailerren bigarren blokearen protagonista

Egitasmoa 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat da, eta lau larunbatetan egingo dira tailerrak 10:00etatik 13:00etara Kateako haurtxokoan.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/01/08

GazteARTEanek bost zentzumenak lantzeko haurrentzako tailerra antolatu du. Inaugurazio-saioan ikusmena landu zuten, eta saioak izandako arrakastaren ondoren, ukimena lantzeko bigarren blokea egingo dute. Tailerrak doakoak izango dira, eta urtarrilaren 17n, 24n eta 31n eta otsailaren 7an izango dira. Goizean izango dira, 10:00etatik 13:00etara Kateako haurtxokoan. 

Egitasmoa 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat da, eta ukimena lantzeko hainbat jarduera egingo dituzte. Bigarren bloke honetan hainbat jolas, sormen-tailer eta sukaldaritza-jarduera egingo dira ukimen-sentsibilitatea sustatzeko. 

Haurrek zirkuitu sentsorial batean parte hartu ahal izango dute. Slime tailerra egiteko aukera izango dute testurak lantzeko; baita pizza goxoak prestatzeko aukera ere. Sukaldaritzaren bitartez, elikagaien manipulazioa eta osagaien oratzea landuko dute.

Doakoak izan arren, izena ematea ezinbestekoa izango da. Epea bihartik, hilaren 9tik, 14ra bitarte izango da, plazak agortu arte. Udal webgunearen bitartez formalizatu ahal izango da, eta nabarmendu nahi izan dute izena lau tailerren bloke osorako ematen dela. Hortaz, saio guztietara joateko konpromisoa hartu beharko dute izena ematen dutenek, ikaskuntzaren jarraitutasuna eta programaren garapen egokia bermatzeko.

Ondorengo tailerrak dastamenari (otsaila eta martxoa bitarte Txikilaben) eta usaimenari (martxoa-apirila Lapitzen) lotuta izango dira. Azkenik, ikasturte osoko zikloari amaiera emateko entzumena landu beharko dute San Migelen, maiatza eta ekaina artean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.