Telpark tokiko merkataritza eta ostalaritzan kontsumoa sustatzearen alde
Kolon pasealekuko, Mendibileko eta San Juan plazako aparkalekuetan 12 orduz aparkatzeko tarifa bereziak iragarri dituzte.
San Juan plazako aparkalekua.Irungo Udala Udalak eta Telpark enpresak tokiko merkataritzaren eta ostalaritzan kontsumoaren aldeko apustua egin dute. Herriko hiru aparkalekuetan: Kolon pasealekukoan, Mendibilekoan eta San Juan plazakoan prezio bereziak ezarri dituzte urtarrilaren 31era arte. Honekin, erdigunean aparkatzea nahi du udalak, bisitariek bertako dendatan zein tabernatan kontsumitu dezaten. Tarifa berezi hauek Multipass bonuaren bitartez lortuko dituzte erabiltzaileek.
Herriko merkataritza-gunerako sarbidea erraztu nahian, 12 orduz aparkatzeko prezio murriztuak izango dituzte erabiltzaileek. Hainbat tarifa izango dira, 1,99 eurotik 2,09 eurotik edota 2,19 eurotik aurrera. Beti ere, ordutegi-tarterik eta egun murrizketarik gabe. Bonuak Telparkeko aplikazioaren bidez erosi ahal izango dira.
Udalak 2024 eta 2025 urteetan abiarazitako kanpainiei jarraipena eman nahi die, eta beste behin ere espero du onuragarria izatea herritarrentzat, baita bisitarientzat ere. Gainera, nabarmendu dute aparkalekua bilatzean sortutako kutsadura murrizten lagunduko dutela tarifa berri hauek.

