Hondarribitik Glasgowra, uztailetik aurrera
Hegaldi berriak estreinatuko ditu aireportuak. Uztailaren 18tik aurrera, zuzenean Glasgowra joateko aukera izango da.
Helmuga berria estreinatuko du Hondarribiko aireportuak: Glasgow (Eskozia). Udan hasiko dira hegaldiak, baina jada salgai daude. British Airways konpainiaren eskutik egingo dira bidaiak, iaz Edinburgora egin ziren moduan. Uztailaren 18an izango da lehen bidaia, eta Edinburgorako azkena uztailaren 13an.
Astean bitan izango dira Glasgowera hegaldiak: asteartetan (19:25) eta larunbatetan (11:45). Itzulia aldiz,hau da, Glasgowtik Hondarribira, asteartetan 15:15ean eta larunbatetan 7:35ean. Kontuan hartu behar da ordu aldaketa, jakinda Hondarribia ordu bat aurreratua doala. Orotara Hondarribiko aireportutik 11 helmugetara bidaiatu daiteke.

