'Corta el cable rojo' bat-bateko ikuskizunaren bigarren emanaldia egingo dute
Umorezko ikuskizun honen bigarren emanaldia iragarri dute martxoaren 6rako Amaia KZn, lehenengo emanaldirako sarrera guztiak agortu ostean.
Antzerkia izango da protagonista martxoaren 6an Amaia KZn. Corta el cable rojo bat-bateko umorezko ikuskizunaren bigarren emanaldia iragarri dute, lehenengo saiorako sarrera guztiak agortu ostean. Bigarren ikuskizuna martxoaren 6an ere izango da, 18:00etan. 20:30ean aurreikusita zegoen lehenengo emanaldia, eta dagoeneko bigarren saiorako sarrerak salgai daude udalaren webgunean.
Antzerki ikuskizun hau Umore Jaialdiaren parte da, alturako komedia eta kalitatezko umorea ospatzeko astea izango da antolatzaileen hitzetan. Ikuskizun honek munduan arrakasta gehien izan duen gaztelaniazko bat-bateko ikuskizuna da, Madrilgo Gran Vian 13 urtez ehunka mila ikusleri barre eginarazi diena. Inprobisaziozko komedia hutsa da, ikusleen iradokizunetatik abiatuta, eta musika eta proiekzioa lagunduta.

