Agur Zabaltza plazako kioskoari
40 urte baino gehiagoko historia duen kioskoak pertsianak jaitsiko ditu, eta herriak betiko elkargune bat galduko du.
Jende ugari gerturatzen ari da azken egunotan kioskora.Urko Iridoy Alzelai Nor ez da pasa Zabaltza plazako kioskotik?
Irunek leku enblematikoak ditu, eta horietako bat da Zabaltza plazako kioskoa. 40 urteko ibilbidea du txoko txiki honek, eta bertan pasa ditu azken 27 urteak Raquel Gonçalves jabeak. Herritar askorentzat elkargune bat izan da, bai eta egunkariak eta bestelako aldizkariak erosteko lekua ere. Prentsak hartzen ari den digitalizaziorako bidea halako saltokien itxiera ekarri du, eta horren ondorioz herriko beste leku enblematiko batek agur esango dio.

