Perun egindako bizikleta bidaia hizpide bihar Amaia KZn
'Zure abenturaren bila' programak saio berria izango du, eta oraingo honetan Mikel Bringasek Perun egindako bizikleta bidaia azalduko du.
Bakoitzaren bizipenak eta esperientziak hizpide dituen Zure abenturaren bila programak saio berria izango du bihar, hilaren 8a, 19:30ean, doan. Mikel Bringasek Amaia KZko hitzaldi aretoan Peru bisitatzean izandako esperientzia azalduko du, ordubeteko ikus-entzunezkoak eta solasaldiak osatuko dute euskaraz izango den saioa.
Mikel Bringasek 2024an Peru bisitatu zuen, beti amestu izan duen bezala bizikleta baten konpainia zuela egin zuen bidaia. Egindako bidaiaz maitemindu zen, eta hurrengo urtean errepikatu zuen. Alee Denham zikloturismoko guruak dioen bezala, Perun bertan daude zikloturismoko ibilbiderik onenak. “Hitzaldi honetara baldin bazatoz, agian hurrengoa zu izango zara”, animatu die herritarrei.
Zure abenturaren bila bidaia programak hainbat saio izan ditu dagoeneko. Gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak kontatzea du helburu saioak. Askotarikoak izan dira esperientziak, hala nola, Antartikarako bidaia, mendi garaienetara egindako bidaiak eta bestelako lekuetara egindako bidaiak.

