Jarduera ugari urtarrilean Artiako eta Martindozenea gaztelekuetan
Doako jarduerak izango dira, eta Artiako eta Martindozenea gaztelekuek jardueren programazio oparoa prestatu dute urtarrilean.
Urtarrileko jardueren egitaraua.Irungo Udala GazteARTEan Gazteria Arloak Artiako eta Martindozenea gaztelekuetako urtarrileko jarduerak iragarri ditu. Jarduera hauek 12 eta 18 urte arteko nerabe eta gazteentzako dira, eta gehienak doakoak izango dira. Eskaintza zabala izango dute urteko lehen hilabetean: Stop Motion tailerra, sukaldaritzako tailerra Basque Cullinary Centerretik igarotako sukaldari batekin eta Air Brush Tatto jarduera.
Gaztelekuetan egingo diren jarduerez gain, aire zabaleko kirol jarduerak ere antolatuko dituzte hilabete honetan. Martindozenea gaztelekuan bi gune bereiziko dira. Bigarren solairua 15 eta 18 urte artekoek gazteek beren proposamenak sortzeko eta garatzeko aukera izango dute ostiraletan eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.
Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea gaztelekuetan. Beste aukera bat instagrameko kontuaren bidez edota telefono zenbakietara idatzita egin ahalko dute. Bi gaztelekuen ordutegia honako hau izango da: asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00etara.

