Gabonen inguruko iritzia eta balorazioa jasotzeko inkestak egingo dituzte
18 urtetik gorako 400 pertsonari telefono bidezko inkestak egingo dizkiete gabonen alderdien inguruan, bihartik 12ra bitarte.
Gabonak bukatu diren arren, egun hauen inguruko iritziak jasotzeko eta balorazioa egiteko garaia heldu da. Horretarako, Udalak 18 urte gorako 400 pertsonari galdeketa egingo die telefono bidez. Hainbat egunez egingo dute inkesta, hain zuzen, bihartik, hilaren 8tik 12ra bitarte. Inkesta honen bitartez, herritarrek gabonen inguruko inkesta beteko dute hainbat alderdien inguruan. Honako datu hauek jasoko dira: jardueretan parte hartzea, gabonetako argiztapenari eta dekorazioari buruzko iritzia, hirian zeharreko mugikortasuna eta etorkizuneko edizioetan programa hobetzeko proposamenak. Udalak inkestetan parte hartzera animatzen ditu pertsona guztiak, eta aldez aurretik eskerrak eman dizkie emandako laguntzagatik.
Gainera, gabonetako kanpainak hirian izango duen eragin ekonomikoa aztertzen ari da berariazko azterlan baten bidez. Honekin, benetako irismena ezagutu ahal izango da, datu objktiboekin. Gastu-maila, bisiten maiztasuna, kontsumoaren denbora-banaketa, inpaktu ekonomiko eta sozialen pertzepzioa, eta gabonetako kanpainaren ondoriozko ohitura-aldaketak.
Kasu honetan, 390 pertsona ingururi aurrez aurreko inkesta bat egingo zaie kanpainaren eragin-eremu nagusietan, hala nola, gabonetako merkatuan, merkataritza-eremuetan eta ostalaritza establezimenduetan.
Galdetegi honek hainbat gai jorratuko ditu. Ezinbestekoa izango da hiri-fluxuen kontrola egiteko, eta bisitari-fluxuen neurketak eta edukierak egiteko. Inkestak hiriko hainbat gune estrategikoetan egingo dira: Sargia parkean, Anzaran plazan, Zabaltza plazan, Pio XII plazan, San Juan plazan eta Luis Mariano plazan. Prozesuak anonimotasuna bermatzen du uneoro, eta tableta elektronikoen bidez egingo da, horretarako sistema digitalizatu bat erabili dute.

