Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Familia ereduak, Papillon Zine Klubeko pantailan

'Ondo ikusita, nire familia ez dago hain gaizki', zine zikloa aurkeztu dute. Lau pelikula, familia eredu ezberdinen inguruan izango da.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/01/07

Era guztitako gaiak jorratu izan dira zinema munduan. Oraingoan, Papillon Zine Klubean, familia izango da oinarria. Zine ziklo berria aurkeztu dute: Ondo ikusita, nire familia ez dago hain gaizki. “Zikloak zinema baliatzen du familia-eredu desberdinen inguruko hausnarketa sustatzeko, eta ohikoak ez diren, hauskorrak edo disfuntzionalak diren familien istorioak biltzen ditu”, adierazi du Hondarribiko Udalak ohar bidez.

Publikoari gaur egungo familia errealitateei buruzko askotariko ikuspegiak eskaintzea da zine zikloaren helburua, “irudi idealizatuetatik urrunduz eta testuinguru errealago, konplexuago eta gizatiarragoak arakatuz”. Horretarako, jatorri, estilo eta sentsibilitate oso desberdinetako lau film hautatu dituzte, familiaren ideia hainbat ikuspegitatik lantzeko aukera ematen dutenak.

Aisialdirako eskaintza izateaz gain, hausnarketarako eta elkarrizketarako espazioa ireki nahi du zine klubak. Pelikulak ikusi, eta haren inguruan eztabaidatuko dira bertaratutakoak.

Pelikulak:

Tokyo Godfathers – Satoshi Kon, 2003
Urtarrilaren 11.  Jatorrizko bertsioa japonieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Etxerik gabeko hiru pertsonak osatutako ustekabeko familia hautatu batek abandonatutako haur bat aurkitzen du Tokyoko kaleetan. Filmak gizartearen bazterretan sortzen diren afektu- eta zaintza-loturak aztertzen ditu, elkartasunak familia-egitura alternatiboak sortzeko duen gaitasuna agerian utziz.

Soshite chichi ni naru (Like Father, Like Son) – Hirokazu Kore-eda, 2013
Urtarrilaren 25.  Jatorrizko bertsioa japonieraz, euskarazko azpitituluekin.

Drama intimista honek amatasunaren eta aitatasunaren kontzeptu tradizionalak zalantzan jartzen ditu. Bi familia dilema moral sakon baten aurrean jartzen dira, lotura biologikoen eta afektiboen arteko talkan. Kore-edak gogoeta sakona planteatzen du benetan familia egiten gaituenari buruz.

Celebration (Festen) – Thomas Vinterberg, 1998
Otsailaren 8a. Jatorrizko bertsioa danieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Dogma 95 mugimenduaren lan esanguratsuenetako bat da. Itxuraz errespetagarria den familia baten erretratuak ospakizun baten baitan sekretu traumatikoak azaleratzen ditu. Isiltasunak eta botere-egiturek etxe bat nola apur dezaketen erakusten du, eta egia aldaketarako eragile gisa pentsatzera gonbidatzen du.

Little Miss Sunshine – Jonathan Dayton eta Valerie Faris, 2006
Otsailaren 22a. Jatorrizko bertsioa ingelesez, euskarazko azpitituluekin.

Frustrazio pertsonalek markatutako familia batek bidaia bati ekiten dio, eta bidean agerian geratzen dira haien tentsioak, ahuleziak eta maitasunak. Filmak erakusten du disfuntzionaltasuna eta elkarri emandako babesa batera bizi daitezkeela, eta umorea elkarrekin aurrera egiteko funtsezko tresna dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.