Elizatxo hiribidea berrurbanizatzeko pasabide berria eraikiko dute
Auzoko bi aldeak lotuko dituen pasabide berriaren obrak aurkeztu dituzte, eta egitura berriak igogailua eta eskailerak izango ditu.
Pasabide berriaren proiektua aurkeztu dute gaur goizean.Irungo Udala Elizatxo hiribidea berrurbanizatzeko lanen lehen fasea lizitaziora atera du, eta pasabide berria eraikiko dute Katea auzoko bi aldeak lotzeko. Fase independentetan banatuko da ingurune osoa irisgarria bihurtzeko lana, lehen fase honek 2,3 milioi eurotik gorako kostua izango du. Abiadura Handiko Trena (AHT) Irunera iristeko hainbat azpiegitura berrantolatu beharko dituzte.
Obra hauek hirugarren haria eraikitzeko lanen barruan kokatzen da. Obren ondorioz, trenbideen gaineko galiboa handitu behar izan zuten, eta Katea auzoa historikoki zatitu duen zubibidea eraitsi zuten, eta hormek sortutako lubaki efektua ezabatu zuten.
Pasabide berri honek igogailua eta eskailerak izango ditu. Andrearriaga kalearen eta Adifek eraikitako oinezkoentzako pasabide berriaren arteko komunikazio osoa eta irisgarria osatuko du. Hainbat fase independetetan banatzen den proiektuaren lehen urratsa da, eta bideen gaineko pasalekuaren gainazala urbanizatu egingo da. Horrela, oinezkoentzako eta bizikletentzako ardatz berri bat sortuko da, etorkizunean herri osoan zehar jarraituko duena.
Adifeko zein Euskotreneko trenbideek Katea auzoa bitan banatzen dute. Hori dela eta, oinezkoek konexio murritz eta degradatua izan dute. Oinezkoek orain arte pasabide bakarra izan dute Telleria kaleko zubi berriaren eta Errotako errepidearen bidez. Horregatik, udalak Katea auzotik Plaiaundirainoko bide berdea sortu du, esku-hartze guztiak herritarrentzat onuragarriak izango direlakoan.
Cristina Labordak argi du Katea auzoaren berrurbanizazioan onuragarria izango dela herri guztiarentzat. “Aurrera jarraitzen dugu Katea auzoaren eraldaketarekin, oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak protagonismoa irabaziko duen hiri-planteamendu berri bati bide emanez”, bukatu du agerraldia.

