Venezuelari babesa erakutsi diote Irunen
Venezuelari elkartasuna adierazteko eta Nicolas Maduroren askapena eskatzeko hainbat lagun bildu dira Urdanibia plazan.
Hainbat eragile deituta elkarretaratzea egin zuten Urdanibia plazan. Venezuelari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak ugariak izan dira azken egunotan, AEB-ren inperialismoa salatuz. Irungo herritarrek ere Venezuelari babesa erakutsi diote, Eraso inperialistari ez! Venezuela aurrera lelopean. Larunbatean, AEB-k militarki erasotu zuen Caracas hiria (Venezuela), eta Nicolas Maduro presidentea eta haren emaztea Cilia Flores bahitu dituzte. Erasoa salatu eta Venezuelako herriari babesa adierazteko 100 lagun bildu ziren Moskuko auzoan.

