Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Hiri-autobusaren tarifak arautzeko ordenantza eta tokiko merkataritza sustatzeko neurriak onartu dira

Zerbitzu publikoak eta tokiko ekonomia indartzera bideratzeko hainbat erabaki estrategiko eztabaidatu dituzte 2025eko azken ohiko osoko bilkuran.

Hondarribiko udaletxea. Hondarribiko Udalak onartutako lan eskaintza publikoak gauzatzeko galdegin dio Abotsaniztek EAJren Udal Gobernuari.
Beñat Landa De Marcos
Hondarribia
2025/12/19

Hondarribiko Udalbatzak 2025eko azken ohiko osoko bilkuran hainbat erabaki estrategiko hartu ditu, udalerriko zerbitzu publikoak eta tokiko ekonomia indartzera bideratuak. Besteak beste, aho batez onartu da hiri-autobus zerbitzuaren tarifak arautuko dituen ordenantzaren hasierako onarpena, zerbitzuaren kudeaketa, ordainketa-sistema eta erabiltzaileen eskubideak zehazteko helburuz. Ordenantzaren bidez, Udalak hiri-garraio publikoa modu egonkor eta jasangarrian finantzatu nahi du, ingurumenarekiko erantzukizuna, irisgarritasuna eta jasangarritasun ekonomikoa uztartuz.
Udalak azpimarratu du ordenantza hau eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan (ATTG) sartzeko prozesua funtsezkoak direla hiri-autobus zerbitzua martxan jartzeko. Aurreikuspenen arabera, udalak datozen egunetan onartuko du ATTGn sartzea, eta horri esker udalerriko hiri-garraioa Gipuzkoa osoko sarearean integratuko da MUGI sistemaren bidez, txartel bakarra eta tarifa bateratua erabiliz. Hiri-autobusaren kontratua dagoeneko sinatuta dago, eta Udala azken urratsak ematen ari da zerbitzua ahalik eta lasterren abian jartzeko.
Tarifei dagokienez, bidaia arruntaren prezioa 1,45 eurokoa izango da txartelik gabe, eta MUGI txartelarekin deskontu nabarmenak aurreikusten dira, bai txartel anonimoan bai pertsonalizatuan, baita 15 eta 25 urte bitarteko gazteentzat ere. Gainera, MUGI sistemak hobari bereziak eskaintzen dizkie hainbat kolektibori, hala nola adinekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo egoera ahulean daudenei.
Bestalde, Udalbatzak behin-behinean onartu ditu tokiko merkataritza sustatzeko Hondarribiko bonoak programaren dirulaguntzen oinarri espezifikoak. Programa hori hiriko merkataritza-biziberritzeko planaren barruan kokatzen da, eta aurreko edizioetan jasotako hobekuntzak txertatu dira. Ekimenaren bidez, herritar bakoitzak gehienez hiru bonu erabili ahal izango ditu, gutxienez 30 euroko erosketetan, kanpainari atxikitako establezimenduetan, eta bonu bakoitza denda desberdin batean erabili beharko da. Bonuen kanpaina 2026ko martxotik apirilera bitartean gauzatzea aurreikusten da.
Azkenik, aho batez onartu da Irungo Udalarekin lankidetza-hitzarmen berria sinatzea, Bidasoa eskualdean gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zuzendutako eguneko arreta eta gaueko harrera zerbitzuak bermatzen jarraitzeko. Hitzarmena 2026ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra bitarte egongo da indarrean, eta Hondarribiko Udalak zerbitzu horien finantzaketaren %20 bere gain hartuko du, aurreko urteetan bezala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.