Trafikoan arazoak AP-8an abeltzainen protestengatik
Ipar Euskal Herriko abeltzainak protestak eta mobilizazioak egiten ari dira. Horregatik, AP-8ko Behobiako ordainlekua ia-ia itxita dago.
Ipar Euskal Herriko abeltzainak protestak eta mobilizazioak egiten ari dira. Horregatik, AP-8ko Behobiako ordainlekua ia-ia itxita dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak Bidegiren bitartez jakinarazi du (gaurko, asteartea, 10:30eko egoera da) AP-8ko Gipuzkoako zatian, Baionaranzko norabidean, eskuineko errailean 11 kilometroko ibilgailu ilara dagoela, eta ezkerrekoa ibilgailu arinentzat zabalik dela, nahiz eta mantso joan handik doazenak.
AP-8aren arazoek, Bidasoko bestelako errepideetan eragina izan dute. Horietan trafikoa mantsoa eta astuna da. Gainera, Lurraldebusek jakinarazi du E20 (Errenteria-Pasai Antxo), E22 (Hondarribia – Irun) eta E26 (Irun-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia) lineetako autobusak 10-20 minutu arteko atzerapenarekin dabiltzala.

