Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskara, Euskal Jaiak eta Olinpiadak

Euskara proba egin zuten larunbatean, hizkuntzaren eta euskal folklorearen hainbat arlo jorratuz. Tximista taldea izan zen garailea.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia
2025/12/15

Larunbatean burutu zuten Hondarribiko Olinpiaden bigarren jardunaldia. Oraingoan, euskara izan zuten oinarri, euskara proba lehiatu zuten eta. Euskal Jaien harira Hondarribiko Udalarekin elkarlanean aritu dira gazteak, eta haien aletxoa gehituz, hizkuntzaren eta euskal folklorearen hainbat arlo jorratu zituzten. Beti ere, Olinpiaden kutsuarekin. Sei taldetan banatu ziren taldeak, sei liga osatuz, haien artean lehiatzeko xedearekin.

Guztira zazpi proba edo joko egin zituen talde bakoitzak. Lehenengo proba euskal musikaren ingurukoa izan zen. Abestiak asmatzeko joko batekin lehiatu ziren taldeak, Itxaropena tabernaren ondoan. Bigarren proba herri kiroletatik ekarritakoa izan zen: lokotxak. Baina lokotx bakoitzak esaera zahar baten zati bat zuen. Lokotxak jaso, eta haien artean ordenatu zituzten. Hirugarren proban, hitz gurutzatuak egin zituzten, Maddalen Arte Gunearen eremuan. Euskal gastronomia zuten oinarri hitz gurutzatuek. Laugarren proban, zazpi zapi jolasa EGAko atariko probekin uztartu zuten.

17:00etan hasi ziren, eta 19:00ak arte ibili ziren puntuz puntu probak burutuz. Bosgarren proban, talde bakoitzak bost ordezkari aukeratu behar zituen, eta ordezkari bakoitzari gai bat eman. Historia, kultura, literatura, iparralde eta hieroglifikoak izan ziren aurkeztutako gaiak. Gai bakoitzean galdera sorta bat egin zitzaien. Azkenik, seigarren proban, irrintzia egin behar izan zuen talde bakoitzak.

Bertsoak balkoitik

Zazpigarren proba bereziena izan zen. Bertsolaritzak pisu handia izan zuen Euskal Jaietan, eta lehenago Lore Jokoetan, eta hori jakinda, bertsolaritza proba txertatu zuten antolatzaileek. Talde bakoitzak bere bertsoa osatu zuen, joku bakoitzean lortutako argibideekin. Azkenean, hiru bertso onenak aukeratu zituen hiru bertsolarik osatutako epaimahaiak, eta hiru horiek San Pedro kaleko balkoi batetik abestu ziren.

Sailkapena eman zuten azkenekoz. Tximista taldeak irabazi zuen larunbateko proba. Bigarren postuan Amonan Txikhotia ezarri zen, eta hirugarrenean Atletik Klub Txiplau. Irungo Txintxarri txarangak girotu zuen Portua auzoa jokoen ondoren, eta taberna olinpikoetan jarraitu zuten partaideek.

Hurrengo hitzordua urtarrilaren 25ean izango dute, igande goizean. Ondare proba gauzatuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.