Guadalupeko gotorlekua oroimen-leku izendatzea eskatuko du Udalak
Udalbatzak aho batez onartu du Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzari Guadalupeko gotorlekua oroimen leku katalogatzeko eskaria egitea.
Armen patioan altzairuzko baranda jarri dute PSE-EEren ekimenez, Hondarribiko Udalak aho batez onartu du Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzari Guadalupeko gotorlekua Memoria Demokratikoko Leku izendatzea eskatzeko proposamena. Sozialistek poztasuna agertu dute, haien “ekimenari esker, Guadalupeko gotorlekua leku sinboliko bihur daitekeelako”. Errekonozimendu hori biktimen eta haien senideen erreparazio moralerako urrats garrantzitsutzat jo dute, “gotorlekuan jazotakoak berriro errepika ez daitezen”, eta baita erantzukizuneko ariketa kolektibo gisa ere, “haien eskubideak eta askatasuna defendatzeagatik bertan herritar asko hil zituztela gogoratuko baitute”.
Proposamen hori onartuta, Hondarribiko PSE-EEk adierazi du memoria demokratikoan, errespetuan, justizian eta bizikidetzak oinarritutako gizarte eraikitzeko duen konpromisoa berresten duela.

