Txinzerreko Arreta Zerbitzua itxita, abenduan
Aurrez aurreko zerbitzurik egongo ez bada ere, harremanetarako ohiko beste bideak erabilgarri jarraituko dute.
Txingudiko Zerbitzuak-etik aditzera eman dutenez, hondarribiarrei arreta emateko zerbitzua itxita egongo da abendu osoan zehar. Normalean astelehenetan ireki ohi dute arreta-puntua, baina epe horretan ez dute zerbitzurik eskainiko.
Behar izanez gero, Irungo bulegoak betiko ordutegiarekin jarraituko du zabalik. Horrez gain, Hondarribian aurrez aurreko zerbitzurik egongo ez bada ere, harremanetarako ohiko beste bideak erabilgarri jarraituko dute. Hain zuzen, 900 119 384 doako telefonoa, txingudi@tzinzer.eus posta elektronikoa eta txinzer.eus webgunea.

