"Etorkizun hobe baterako bidaian" hildako pertsonak oroituko dituzte
'Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez' lelopean egingo dute ekitaldia, 12:00etan, Irungo Skate Park-ean.
Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez lelopean, “etorkizun hobe baterako bidaian hildako” pertsonak oroituko dituzte FIVASCO, Migrantes con derechos eta Korapilatuz elkateak.
Irungo Skate Park-ean elkartuko dira igandean (hilak 23), eguerdiko hamabietan, eta bertan egingo dute ekitaldia.
Deialdia Korapilatuzek egin du, Bidasoako esku hartze sozialeko erakunde eta pertsonen gune irekiak.

