Paramoundras eta The Darts ariko dira bihar Psilocyben
Psiloaroko laugarren hitzordua izango da bihar (hilak 21). 20:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak aurrez erosi behar dira.
The Darts Seattleko taldea da. Psilocybek Psiloaroa antolatu du, eta egitasmoaren amaierara ari dira heltzen honezkero. Alabaina, oraindik bi hitzordu dituzte aurretik, eta horietako lehena bihar (hilak 21, ostirala) izango da. Oraingoan Paramoundras eta The Darts taldeak ariko dira, eta horiek ikusteko sarrerak erosi behar dira aldez aurretik, hemen.
Paramoundras Psilocybeko bigarren lokalean sortutako taldea da, eta lehen kontzertua emango dute biharkoan, etxean. Hardpop soinuetan mugitzen dira Hondarribikoak.
The Darts, haatik, Seattleko laukotea da, eta ia hamar urteko ibilbidea dute. 2025eko birako taldea Nicole Laurennek (ahots nagusia eta organoa), Lindsay Scareyk (baxua eta koruak), Rebecca Davudsonek (gitarra) eta Rikki Watsonek (bateria eta koruak) osatzen dute. Taldeak LP berria grabatu du Mark Rainsekin, eta 2026rako merkaturatzea aurreikusi dute.

