Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

IX. Greziar Jardunaldiak, hilaren 22an

Aurtengo zikloak hiru jarduera izango ditu, den-denak Oiasso Museoan. Santa Zezilia eguna denez, Greziako musika garaikidea goratuko dute.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2025/11/17

Periplo elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, IX. Greziar Jardunaldiak antolatu ditu Oiasso Museoan. Aurtengo topaketa hilaren 22an (larunbatarekin) izango da, eta hiru jarduerarekin eraiki dute programazioa. Hilaren 22a Santa Zezilia eguna denez, musikarien zaindaria, Greziako musika garaikideari gorazarre egingo diote Irunen.

Greziako musika garaikidearen panorama izenburupean, Manos Hatzidakis eta Mikis Theodorakis XX. mendeko konpositore heleniar handien jaiotzaren mendeurrena ekarriko dute gogora Oiasson. Horrez gain, larunbateko ekitaldian Foivos Delivorias kantautore greziar ezagunak hartuko du parte. Delivorias bere belaunaldiko artista “ezagun eta maitatuenetako bat” dela adierazi dute sustatzaileek. Delivorias Hatzidakisen ikasle izan zen, eta konpositorearen oinordeko artistikoa da. Bere lanetan sentsibilitate poetikoa eta egungo Greziari buruzko begirada sozial sakona uztartzen dituela jakinarazi dute antolatzaileek.

Larunbateko jarduerak 12:00etan hasiko dira, hitzaldi batekin. Musika greko garaikidea eta bere generoak aztertuko dituzte, eta Greziako musikaren estilo adierazgarrienetan barrena ibilaldi bat egingo dute, Delivoriasen soinudun adibideekin eta iruzkinekin. Sarrera librea da, aretoko edukiera bete arte.

Jarduerek arratsaldean izango dute jarraipena. 19:00etan, Manos Hatzidakis eta Mikis Theodorakis XX. mendeko konpositore heleniar handien bizitzaren eta obren inguruan arituko dira. Bi konpositore horiek Greziako nortasun kultural modernoan “funtsezkoak” izan direla baietsi dute sustatzaileek. Sarrera librea da, aretoko edukiera bete arte. Azkenik, 20:15ean, Foivos Delivoriasek kontzertu akustiko txiki eta intimo bat eskainiko du, gitarra eta ahotsarekin. Kontzertuko sarrerek 6,70 euroko kostua dute, eta Irungo Udalaren webgunean eskura daitezke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.