Irun Hiria musika bandak emanaldia egingo du igandean, Amaia KZn
Santa Zezilia omendu nahi dute kontzertuarekin. 12:00etan izango da ekitaldia, eta gonbidapenak lortu behar dira aldez aurretik.
Igande honetan (hilak 23) Irun Hiria Musika Bandak Amaia KZn emanaldia egingo du 12:00etan hasita. Bandak Santa Zezilia musikaren zaindaria omenduko du ekitaldi horretan.
Kontzertura joateko gonbidapenak eskuratu behar dira udalaren webgunean, baina doan dira horiek. Alabaina, Luis Mariano lorategietako turismo bulegoa edota igandean bertan (geratzen badira) leihatilan eskuratzeko parada izango da saioa baino ordubete lehenago.

