'250 egun: bizikleta bizimodu' bidaia aurkeztuko dute ostegunean
'Zure abenturaren bila' egitasmoko hitzordua da. 19:30ean izango da, Amaia KZn. Alegiatik Afrikara egindako bidaia izango dute mintzagai.
Zure abenturaren bila programaren hurrengo hitzordua ostegun honetan (hilak 20) izango da. Ohi modura, Amaia KZn egingo dute hitzordua, eta asteon Garbiñee Arroyuelo de la Torre eta Ander Arandia izango dira protagonista. Horiek, zehazki, 250 egun: bizikleta bizimodu bidaia aurkeztuko dute, gaztelaniaz, 19:30eko hitzorduan.
Protagonistak Alegiatik Afrikara joan dira bizikletan, eta bidai horretako zenbait pasarte izango dituzte hizpide. Aurreratu dutenez, saioak ordubete inguru iraungo du, eta haren ondotik solasaldia egingo dute.
Jarduera horretarako ez da sarrerarik ezta gonbidapenik behar, doan baita.

