Naturako erretratuei buruzko masterclassa, hilaren 29an
Belen Moreno Zaldibar artistak gidatuko du saioa, Marrazki eta Pintura Udal Akademian.
Datorren azaroaren 29an, larunbata, naturako erretratuei buruzko masterclass bat egingo da Irungo Marrazki eta Pintura Udal Akademian, Belen Moreno Zaldibar artistak gidatuta. Saioa 10:00etatik 14:00etara izango da, eta 16 urtetik gorako guztiek eman ahalko dute izena, azaroaren 17tik 26ra bitarte, udalaren webgunearen bidez. Masterclassak 22 euroko prezioa izango du, eta bertan, parte-hartzaileek beldurrik gabe marrazten ikasteko ariketak egingo dituzte, naturako hainbat erretratutan oinarrituta.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 606220417 edo 695752994 telefonoetara edota idatzi helbide elektronikora (klik hemen).

