Udaletxeko fatxada argiztatuko dute gaur, diabetesa ikusarazteko
Diabetesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko dute.
Diabetesaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Irungo Udalak urdinez argiztatuko du udaletxeko fatxada gaur gauean, “Mi Dulce Guerrero contra Diabetes Tipo 1” elkartearen eskariz. Ekintza horren bidez, 1. motako diabetesa ikusarazi nahi da, gaixotasunak oraindik ez baitu sendabiderik. Elkarteari buruz informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen .

