Alkatea, hilaren 20an El Pinarren
Hilaren 20an El Pinar auzoan izango da Cristina Laborda alkatea, Alkatea Auzoetan egitasmoaren barruan, auzotarrekin biltzeko.
Alkatea Auzoetan programaren barruko saioa egingo dute hilaren 20an (osteguna) El Pinar auzoan. Cristina Laborda alkateak, bertako bizilagunek lagunduta, auzotik barrena bisita egingo du (17:00etan), eta ondoren (19:00etan) auzo-elkartearen egoitzan udal agintariak azalpenak emango dizkie auzotarrei.
El Pinarren baino lehen, Behobian, Urdanibian, Lapitze-Elitxun, San Migelen, Arbesen, Santiagon, Alde Zaharra – San Juanen, Anaka-Puianan, Larreaundin, Dunboan eta Katean izan da Laborda, aurrez aurre herritarrei azalpenak emateko.
Aurrez aurrekoez gain, Irungo Udalak iazko maiatzetik zabalik du haren webgunean espazio bat hiritarrek programaren jarraipena egin ahal izateko. Alkateak bisitatutako auzo bakoitzak eskuragarri du eskaeren, konpromisoen eta hauen jarraipenaren informazioa. Hala, auzo bakoitza bisitatu eta gero, formulario bat aktibatzen da hiritarrek beren iradokizunak ailegatzeko.

