Nokono bakarlaria eta Shock Value taldea, Lakaxitan
Bakarlari donostiarrak eta talde australiarrak hilaren 18an (asteartea) emango dituzte kontzertuak, 19:30ean hasita. Sarrera ordaindu behar da.
Shock Value taldearen taldearen Instagrameko irudi bat. @shockvalueband / Instagram Nokono abeslari donostiarrak eta Shock Value talde australiarrak kontzertuak emango dituzte Irungo Lakaxita gaztetxean, hilaren 18an.
Astearte batez antolatu dituzte kontzertuak, eta 19:30ean hasiko da saioa. Hitzordu horretara bertaratzeko sarrera behar da, eta zortzi euro ordaindu behar dira horretarako.

