Amatasuna mintzagai 'Elkarrizketa Feministak' egitasmoaren hurrengo saioan
Elixabete Imazek 'Maternidadez a debate en la prducción cultural' ikerketa aurkeztuko du hilaren 14an (ostirala).
Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Irungo Emakumeen Etxeak Maternidades a debate en la producción cultural ikerketaren aurkezpena antolatu dute. Hitzordua ostiralean (hilak 14) izango da, 18:30ean, Irungo Emakumeen Etxean.
Emakundek diruz lagundutako ikerketa hori diziplina anitzeko talde batek egin du, eta Elixabete Imaz EHUko irakasleak koordinatu du. Gainera, Imaz bera izango da ikerketa aurkeztuko duena.
Lanean ikuspegi feminista ardatz izanda, jaso, aztertu eta sailkatu diren materialek amatasunaren ereduak kritikatzen dituzte, eta, hortaz, esperientziak partekatu eta eztabaidatu nahi dituzte. Zehatzagoak izate aldera: proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan 2018 eta 2024 bitartean sortutako egiletza indibidual edota kolektiboko obra horien bitartez amatasunen eta ez amatasunen inguruan sortzen diren gizarte eztabaidak aztertzen ditu.
Aurkezpenaren ondotik Imazekin iritzia partekatzeko eta galderak egiteko aukera izango da. Sarrera doakoa da, eta bertaratzeko ez da izenik eman behar.

