Justizia klimatikoaren eta generoaren gaineko hitzaldia Kabigorrin
Azaroaren 13an izango da, eta klima-aldaketak oreka energetikoan eta ingurumenean duen eraginaz hitz egingo dute.
‘Justicia climática y género’ (Justizia klimatikoa eta generoa) hitzaldia antolatu du Irungo Kabigorri Ateneoak hilaren 13rako (osteguna), 19:30etik aurrera. Klima-aldaketak oreka energetikoan eta ingurumenean duen eraginaz ariko dira, eta ondorio horiek gizarteartearen, ekonomiaren eta giza eskubideen arloan dituzten inplikazioei buruz ere hitz egingo dute. Hizlariak honakoak izango dira: Liliana Ulchur (Federación Nacional Sincial Unitaria Agropecuaria, Kolonbia), Maria Ajuria (Farapi Kooperatiba Elkartea) eta Miladis Negret Fuente (Asociación Cubana de Producción Animal, Kuba). Azken horrek online parte-hartuko du. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

