Aseguruei buruzko tailerra antolatu du KIUB Bulegoak
Azaroaren 10ean izango da, eta aseguruen sektoreko erreklamazioen kudeaketa landuko dute bertan.
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB), Irungo Udaleko Gizarte Ongizatearen arloko Adinekoen Zerbitzuarekin lankidetzan, ‘Aseguruen aurkako erreklamazioak‘ izeneko tailerra antolatu du, adinekoek aseguruen sektoreko erreklamazioen kudeaketa ezagutu dezaten. Azaroaren 10ean hasiko da, 17:30ean, Palmera Montero Gunean, eta publiko guztiari dago zuzenduta, baina bereziki adinekoei. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

