Zaisa Txingudi taldeak garaipen preziatua lortu du Mutrikun
Azken hogei minutuak erabakigarriak izan ziren bidasoarrentzat. Datorren larunbatean igoerako hautagai den Zornotzako Urgozoren kontra jokatuko dute.
Mutriku eta Zaisa Txingudiren arteko norgehiagoka.Xabi Sanchez Zaisa Txingudi taldeak Mutrikura bidaiatu zuen iragan asteburuan, eta garaipen preziatu batekin itzuli ziren etxera. Hitzari bidalitako oharrean azaldu dutenez, asko kostatako garaipena izan zen, eta bereziki azken hogei minutuak erabakigarriak izan ziren bidasoarrentzat. 22-34 bukatu zen partida.
Hasierako hamabostekoa Unai Canok, Aitor Asurmendik (kapitaina), Andre Ferreirak, Asier Amigok, Jon Mediavillak, Imanol Rodriguezek, Julen Iglesiasek, Aritz Rodriguezek, Lutxo Echevarriak, Alejandro Lasak, Pablo Besgak, Keoma Pachecok, Ekain Hiribarrenek, Koldo Segurolak eta Odin Gutierrezek osatu zuten. Aulkian, berriz, Jon Sanchez, Asier Gonzalez, Iñaki Cano, Juan Carlos Lora eta Eneko Martinez taldekideek hasi zuten partidua.
Garaipen garrantzitsua eskuratzeaz gain, norgehiagoka hau datozen partiduei begira taldearen konfiantza indartzeko baliagarria izan dela ziurtatu dute. Datorren larunbatean igoerako hautagai den Zornotzako Urgozoren kontra jokatuko dute.

