San Nikolas atea birgaitzeko obrak ulertzeko bisita gidatua egingo dute
Arma Plaza Fundazioak antolatu du bisita. Aurreko egunean hitzaldi bat egingo dute ere San Nikolas atearen inguruko historia ezagutzeko. Saioak Fernando Cobos Guerrak eskainiko ditu.
Arma Plaza Fundazioak San Nikolas atea birgaitzeko obrak ulertzeko bisita gidatu bat eskainiko du. Bisita, baina, Fernando Cobos Guerrak eskainiko du. Cobos hirigintzan, monumentuen dokumentazioan eta zaharberritzean aditua den arkitekto doktorea da, eta bere ikerketa lanak, nagusiki, Erdi Aroko eta Errenazimenduko gotorlekuetan eta hirigintzan oinarritu dira.
Bisita hilaren 8an izango da, 11:00etan, Arma Plazan. 50 partaiderentzako lekua egongo da eta bisita gaztelaniaz izango da. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da. Arma Plaza Fundazioaren webgunean edota 943 643 677 edo 943 644 623 telefonoetara deituta. Bisita doakoa da.
Ohi bezala, bisiten aurreko egunean hitzaldia eskainiko du Cobosek. Arma Plazan izango da hitzordua, 19:00etan. Honakoa ere gaztelaniaz izango da, eta kasu honetan ez da izena eman beharrik.

