Capoeira ikastaroa egingo dute hilaren 15ean
10:30ean egingo dute saioa, Palmera Monteroko Txikilab Haurtxokoan. Bertaratu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik.
Irungo Udaleko GazteARTEan Gazteria arloak doako capoeira saioa antolatu du datorren larunbaterako (hilak 15). 10:30ean izango da saioa, Palmera Monteroko Txikilab Haurtxokoan. Familia ta Lagun programaren barruan antolatu dute saioa, eta programaren helburua familian gozatzeko espazio bat eskaintzea da.
Hitzordu horretan capoeiraren historia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta praktika horri erritmoa ematen dioten perkusio instrumentuak jotzen ere ikasiko dute. Are, erakustaldi bat ikusteko aukera ere izango dute.
Tailerrera joan nahi dutenek izena eman behar dute bihartik (hilak 6) aurrera udal webgunearen bidez. Inskribatzeko aukera egongo da plazak amaitu edota bete arte.

