XXII. Dastaketa eta Uztartze jardunaldiak, hilaren 7tik aurrera
Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatu du 22.nez. Herritarrek zortzi hitzordu izango dituzte azaroan zehar.
Hilaren 7tik aurrera (ostirala da) hasiko da Hondaribiko Ostalaritza Elkarteak 22.nez antolatu duen Hondarribiko Dastaketa eta Uztartze jardunaldia.
Herritarrek zortzi hitzordu izango dituzte azaroan zehar: hilaren 7an, 14an, 20an, 21ean, 22an, 27an eta 28an. Horietako zenbait bazkariak izango dira eta beste zenbait afariak. Antolatzaileen esanetan edozein momentu izango da ona ardo eta plater berezien bueltan biltzeko.
Aurten parte hartuko duten establezimenduak Tatapas Gastroteka, Arraunlari Berri, Batzoki, Badia, Danontzat Gastroteka, Abarka eta Sugarri izango dira.
Aurtengo jardunaldien helburua herriko kultura gastronomikoa zabaltzea eta ardoaren kulturan sakontzea izango da. Horretarako herriko jatetxeen laguntza izango dute elkartekideek. Aldi berean, somelierren lana ere garrantzitsua izango da bertako barietate eta izendapenak ezagutarazi eta esperientzia horietako bakoitza ahaztezin bihurtzeko.
Hainbat jatetxe, hainbat esperientzia
Hondarribiko Ostalaritza elkarteak Batzoki eta Sugarri jatetxeen proposamenak nabarmendu ditu. Iaz bezala esperientzia gastronomikoa musikarekin uztartuko dute. Bi kasuetan Iñaki Gezala, Jokin Doral, Tomas Ruti eta Mikel Urdangarin musikariek girotuko dute esperientzia. Sugarriren kasuan gainera bazkaria eskainiko dute eta esperientzia arratsaldera arte luzatuko dute.
Aldi berean, Amaia Urdangarinek ere esperientzia berritzailea eskainiko du, proposamen informala eskainiz. “Afari informala izango den arren kalitatezko ardoak eskainiko ditugu”. Gainera Noveauko (Frantzia) Baujolais jaiarekin bat eginez, barietate horretako ardo ugari dastatzeko aukera izango dela ziurtatu du.
Ostiral honetan (hilak 7) Abarka jatetxean izango da hitzordua. Erreserbak 943 641 991 zenbakian egin behar dira. Hilaren 14an, berriz, bi hitzordu izango dira. Arraunlari Berri jatetxean (943 578 519) eta Batzoki jatetxean (943 645 364).
Hilaren 20an Badia tabernan izango da hitzordua (943 231 790) eta afari informala eskainiko dute. Hurrengo egunean (hilak 21) Denontzat Gastrotekaren txanda izango da (943 646 597). Larunbatean (hilak 22), bazkari eta merienda musikatua eskainiko du Rio Bidasoa Hoteleko Sugarri jatetxeak.
Azkenik, azken astean bi hitzordu antolatu dituzte, biak Tatapa Gastrotekan (943 386 666).

