Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

2025ko Gau Beltza Mikroipuin Lehiaketak baditu irabazleak

Sara Bensaoulak eta Iñigo Legorburuk irabazi dute Blaganek laugarrenez antolatu duen lehiaketa. Iaz baino 24 lan gehiago jaso dituzte; 81 guztira.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/11/03

Joan den ostiralean (urriak 31) egin zuten Blagan Euskara elkarteko kideek antolatutako Gau Beltza mikroipuin lehiaketaren sari banaketa. Aurten laugarren ekitaldia izan da, eta desira izan da idazle guztiek ardatz izan beharreko gaia. 

Aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira: 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Guztira 81 lan jaso dituzte, iaz baino 24 lan gehiago. Gazteen kategorian 56 lan jaso dituzte, eta helduen kategorian 25. Gainera, lan horiek guztiak Euskal Herriko txoko ezberdinetakoak izan direla esan dute antolatzaileek harro.

Epaimahaia Ainara Elizondok, Gorka Bereziartuak eta Kote Guevarak osatu zuten, eta lanak jaso eta bakarka irakurri ondoren, urriaren 22an bildu ziren azken erabakia hartzeko. Azaldu dutenez, aurten “inoiz baino zailagoa” izan dute erabakia hartzea. 

Sariak banatzeko ekitaldia ere Hondarribiko Udal Liburutegian egin zuten eta bertan saridunak eta haien senitartekoak elkartu ziren, ipuinak entzuteko irrikaz. Karolina Sainz de Bikuñak aurkeztu zuen ekitaldia, eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariaren kontakizun beldurgarriak entzun ondoren ekin zioten sariak banatzeari.

Gazteen kategoria (18 urtetik behera) Sara Bensaoulak (Ordizia, 2009) jaso zuen lehen saria, Ikusten ez dudana lanarengatik. Bigarren saria, berriz, Araitz Martinezi (Ordizia, 2009) eman zioten, Antropofagia lanarengatik.

Helduen kategorian (18 urtetik gora), aldiz, Iñigo Legorburuk (Hernani, 1976) irabazi zuen, Ezkontza lanarekin, eta bigarren saria Iñaki Sanz Azkue hondarribiarrak (Hondarribia, 1981) jaso zuen, Esku txiki bat lanarengatik (Argazkien ondoren ipuinak osorik irakurtzeko aukera).

Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa
Blaganen mikroipuin lehiaketa

Ipuinak

Gazteen kategoria: 1. saria

Ikusten ez dudana

Ahotsez eta urratsez inguratuta jaio nintzen, koloreak baina inoiz ez argiz. Esan zidaten mundua ederra dela, itsasoak distira egiten duela eta begiek munduaren edertasunagatik negar egin dezaketela. Nik iluntasuna bakarrik ezagutzen dut, eta bertan ikasi nuen agian existitzen ez diren koloreak irudikatzen. Gauero, segundo bakar batez ikustea desiratzen nuen. Gaur, azkenean, miraria gertatu da: Begiak ireki eta… Ez da argia etorri, ni nintzen joan zena.

Sara Bensaoula (Ordizia, 2009)

Gazteen kategoria: 2. saria

Antropofagia

Denbora asko pasatu nuen zu begiratzen, hesteak zimurtzen zizkidan zure hesteetan pentsatzen. Zure odola, nirea bezain gorria, gure bihotzen geografia. Konpasean justu nabil gure koloretan gogoeta egitean. Zure azala bitan zatitzeko, zulatzeko, hozka egiteko desira; zure gorriaren intriga, hortzez eta haginez nahi nituen. Zer dira hezur batzuk ezin badut haietara iritsi? Utzi haiek miazkatzen, lehen estaltzen zituen gorria xurgatzen, orain urratuta dagoen azala marratzen. Ez ezazu ni begiratu zirin errekaz, ez dut arnasa utziko bihotza kentzeagatik, ez du minik egingo gure zainak elkarri lotzeak.

Araitz Martinez (Ordizia, 2009)

Helduen kategoria: 1. saria

Ezkontza

Aita gorpu dago baina ez guztiz hilotz, dirudienez. Hura lurperatu ostean, bere mugikorrera mezu bat iritsi delako: Asteartero bezala, Grand Hoteleko 103. Gelan itxarongo zaitut, zazpietan. Aitak bazituen desira ezkutuak antza, ondoan negarrez daukadan amak ez dakizkienak.

Asteartean Grand Hotelera joan naiz eta esandako gelan atea kax-kax jo ostean, hura misteriotsuki ireki eta niri bizkarra emanda leihoan bere amorantea deskubritu dut.

Nigana itzuli denean, argitu dit: Heriotza batek beste bat dakar, ezkontzetan bezala. Eta hil nahi ez baduzu, nirekin egin beharko duzu larrutan astero zure maitasunez ni biziberritzen jarraitzeko.

Dama Beltzaren garezurrean, irribarre bat marraztu da.

Iñigo Legorburu (Hernani, 1976)

Helduen kategoria: 2. saria

Esku txiki bat

Biziraupena zorte kontua baino ez da kartzela ireki honetan. Oihal zati bat dugu gotorleku birrinduriko eraikuntzen desertu grisean; eta gosea bizilagun eternala da.

Gaur zure esku txikia sentitu dut nirea heldu nahian eta ikara guztiak azaleratu zaizkit bat-batean. Bihotza hilerri bat da. Hil ziren sentimenduak, hor nonbait, gurasoak erail zizkigutenean.

Zure lehen eguna da elikagaiak banatzeko gunera bidean, eta nik infernu hau amaitzea baino ez dut nahi, armak guri begira dituztela, Israelgo soldaduen gorrotoa usaintzen dugun bitartean. Horregatik, eskua heldu dizut. Eta orain, desira bat baino ez dut bihotzean: gorputzean dudan dardara zure esku txikira ez iristea.

Iñaki Sanz Azkue (Hondarribia, 1981)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.