Pertsona bat hil da, Jaizkibelgo itsaslabarretatik erorita
Lekukoek deitu zuten SOS Deiak-era. Helikopteroz egin zuten gorpuaren erreskatea, iristeko zaila zen eremu batean zelako hilotza.
Jaizkibelgo itsaslabarretakom artxiboko irudia. 64 urteko gizon bat hilik aurkitu zuten atzo Jaizkibel mendiaren Hondarribiko itsasertzean, itsaslabarretatik amildu ondoren. Ezbeharra atzo (asteartea) eguerdian izan zen. SOS Deiak-ek 13:00ak aldera deia jaso zuen, gertakariaren lekukoena, esanez pertsona bat ikusi zutela altuera handi batetik pertsona bat erortzen. Larrialdi zerbitzuak (Ertzaintza eta suhiltzaileak) kostata iritsi ziren pertsona hura zen tokiraino, helikopteroa behar izan zuten. Erreskatea egin, heliportura joan, eta han osasun baliabideetako medikuak ziurtatu zuen hilik zela pertsona hura.
Ertzaintzak ikerketa abian du pertsona horren heriotzaren arrazoiak argitzeko.

