1936ko abuztuaren 11n Pikoketan hil zituztenei, omenaldia
Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikar Elkarteak antolatu du hitzordua. Igandean (hilak 26) izango da, 12:30ean.
Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikar Elkarteak, hilaren 26an, urtero bezala, 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan fusilatuak izan zirenei omenaldia egingo diete Pikoketan bertan, 12:30ean.
Aipatutako orduan egingo dute omenaldia, eta gero musika, txalaparta saioa eta lore eskaintza egingo dituzte. Gainera, herri bazkaria egingo dute jarraian Pikoketako jatetxean.
Informazio gehiagorako elkartearen webgunea eta 669 07 54 23 zenbakia helarazi dituzte.

