'Manuela, el vuelo infinito' antzezlana egingo dute ostiralean, CBAn
Hilaren 24an izango da emanaldia CBAko Kultura eta Sorkuntza zentroan. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira.
Irungo Udaleko Kultura sailak antolatuta, Manuela, el vuelo infinito antzezlana egingo dute ostiral honetan (hilak 24), 20:00etan, CBAko Kultura eta Sorkuntza zentroan, gaztelaniaz.
Autofikzio ikuskizun bat eta, eta lanak protagonistak bere mugak gainditzeko egiten duen ahalegina kontatzen du. 2021ean istripu bat izan zuen Manuelak, eta Emilio del Valle zuzendari eta dramaturgoaren lanak hark bezala egunerokoan mugak gainditzen bizi diren pertsona guztiak omendu nahi ditu.
Antzezlana ikusi nahi dutenek sarrerak eskuratu beharko dituzte Irungo Udalaren webgunean edota egunean bertan txarteldegian. Ohiko sarrerak 16 euro balio du, baina Gazte Txartela izanez gero, 14 urte baino gutxiago izanez gero edota familia ugaria izanez gero, sarreraren prezioa 10,50 eurokoa da.

