Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketagatik, aldaketak trafikoan
Igandean (hilak 26) izango da lasterketa, eta horrek aldaketak eragingo ditu trafikoan 10:15 eta 12:30 artean.
Igande honetan (hilak 26) Donibane Lohizunetik Hondarribirako lasterketa izango da, eta ibilbideak Zubimuxu biribilgunea, Hondarribia kalea, Colon pasealekua eta Gipuzkoa zein Iparralde hiribideak ukitzen dituenez, zenbait kale mozketa eta aldaketa egingo dituzte ibilgailuen zirkulazioan 10:15-12:30 artean, gutxi gora behera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Joaquin Gamon, Pikoketa, Legia eta kale Nagusira sartzeko Gipuzkoa hiribidean eta Luis Marianon barrera joan beharko dute egoiliarrek, kontrako norakoan. Era berean, Mendibil inguruko bizilagunek honako bidea hartu beharko dute: Eloy Iglesias, Nicolas Guerendiain, Juan Albisu, Zabaltza plaza eta Cipriano Larrañaga. Iparralde hiribiderantz irtengo dira handik, Cipriano Larrañaga, Argentinar Errepublika eta Maritxu Anatol kaletik zein Zabaltza plazatik, alegia.
Alabaina, garraio publikoak, aparkalekuek eta Irunbusek izango dituzten aldaketa edota murrizketak ikusteko, egin klik hemen.

