Rosa Gomez poeta eta idazlea zendu da
Sestaon jaioa, 42 urte zeramatzan Hondarribian. Hainbat poema liburu argitaratu zituen 2004. urteaz geroztik.
Rosa Gomez Rosa Gomez Gonzalez poeta eta idazlea zendu da. Sestaon jaio zen, baina duela lau hamarkada inguru iritsi zen Hondarribira. Gazte zenean hasi zen idazten, poesia gehienbat, baina ondoren alde batera utzi zuen. 1983. urtean, herrira iritsi zenean, berriro idazten hasi zen, eta 2004. urtean egin zuen haren lanak argitaratzeko apustua. Bere lanak autoekoiztuak izan ziren, eta hamabost liburu inguru kaleratu zituen. Haien artean, asko poesia liburuak ziren, baina bazituen ere emakumeari aitortza egin zituztenak.
Herriko hainbat eragilerekin konprometitua, Parrokiako eta Zumardiko abesbatzetan parte hartu izan zuen, eta hala nola, Emekirekin ere elkarlanak osatu zituen.

