San Tomas azokan parte hartzeko eskariak egin daitezke
Azaroaren 10era arte dago San Tomas azokan izena emateko epea. Egoitza elektronikoaren bidez egin behar da kudeaketa.
Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazi du dagoeneko zabalik dagoela abenduaren 21eko San Tomas azokan nekazaritzako elikagaiak instalatu, erakutsi eta saltzeko eskabideak aurkezteko epea. Alabaina, bertako fruta, barazki, animalia eta ezti lehiaketan inskribatzeko epea ere zabaldu dute, eta azaroaren 10era arte egongo da zabalik. Bigarren aukera horretan izena eman nahi dutenez, inskripzio orria zehaztu beharko dute hori. Bigarren aukera horretan izena eman nahi dutenek inskripzio orrian zehaztu beharko dute hori.
Deialdia baldintzak betetzen dituzten Irungo pertsona edota erakunde guztientzat dago zabalik, eta gehienez ere 22 postu instalatu ahal izango dira 09:30etik 20:00etara. Era berean, azpimarratu dute kontuan hartuko dituztela irizpideak eta edukien baremazioa lanpostuak hautatzeko oinarrietan.
Azoka hiru ataletan banatuko dute: barazkiak, frutak, loreak eta landareak; produktu landuak eta baserriko animaliak.
Eskabidea eta aurkeztu beharreko dokumentuak Irungo Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira “San Tomas – Azoka: produktuen salmenta eta lehiaketa” izenpean. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legeriak ezarritako edozein bide ere erabili daiteke izena emateko.
Dauden postuak baino eskaera gutxiago aurkezten badira, zuzenean esleituko dituzte horiek. Haatik, eskaria eskaintza baino handiagoa bada, zozketa publikoa egingo dute azaroaren 12an, 13:00etan, kultura zerbitzuko bilera gelan.

