Kulturartekotasunaren hilabeteari amaiera emateko, jaialdia
Larreaundi-Olaberria auzo elkartea Kulturartekotasunaren hilabetea ari da ospatzen, eta hilaren 25ean emango diote amaiera, jaialdi batekin.
Kulturartekotasunaren hilabetea ari da ospatzen Larreaundi-Olaberria auzo elkartea SOS Arrazakeriarekin elkarlanean, eta egitasmoari amaiera handira eman nahi diotenez, Kulturartekotasunaren jaialdia antolatu dute hilaren 25erako (larunbata).
Egun horretan munduko musika, janaria eta dantza izango dira nagusi, arratsaldetik hasita egitarau anitza osatu baitute.
Hona hemen egitaraua:
- 16:30. Bidasoako erraldoiak.
- 18:00. Munduko janariak.
- 18:15. Arrazismoaren aurkako argazki kolektiboa.
- 18:30. Baile Folclorico Guardabarranco (Nicaragua).
- Dolby Gang (Mali).
- Selektah stepi (Mosku).
- Remember (Larreaundi).

