Indarkeria matxistaren aurkako eguna antolatzeko deia egin dute
M8 Asanblada Feministak herritarrei hilaren 16an egingo duten jardunaldira bertaratzeko deia luzatu die. 18:30ean izango da, Palmera Monteron.
M8 asanblada feministaren artxiboko irudi bat. “Egon ziren emakumeengatik, daudenengatik, egon direnengatik, eta, batez ere, sekula gehiago egongo ez direnengatik”, Indarkeria matxistaren aurkako eguna antolatzeko deia egin du M8 Asanbalda Feministak.
Hitzordua hilaren 16an (osteguna) izango da, 18:30ean, Palmera Montero guneko 5. aretoan.

