Eguberrietako merkatuan postu bat jarri nahi?
Dagoeneko irekita dago izena emateko epea, eta hilaren 27an itxiko dute. Merkatua abenduaren 12tik urtarrilaren 5era egongo da irekita.
Irungo Udaleko Hiri Bultzada eta Ekonomia Sustapeneko arloak jakinarazi duenez, zabalik dago Eguberrietako merkatuko saltokietako bat izateko eskabidea aurkezteko epea. Hilaren 27ra arte egongo da aukera hori zabalik, egun hori barne. Izen emate horretan Irunen dauden saltokiek eta Irungo, Bidasoko eta Gipuzkoako artistek har dezakete parte. Alabaina, antolakuntzakoek azpimarratuko dute Irungo artisauek gainontzekoek baino lehentasun handiagoa izango dutela.
Eskabidea Irungo Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko da, HAZ edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarrean dagoen legerian ezarritako ezen bide erabiliz.
Saltokiek hiru denbora tarte izango dituzte aukeran:
- 1. tartea: 2025eko abenduaren 12tik 22ra.
- 2. tartea: 2025eko abenduaren 23tik 2026ko urtarrilaren 5era.
- 3. tartea: 2025eko abenduaren 12tik 2026ko urtarrilaren 5era.
Bestalde, jakinarazi dute 20 salmenta postuak hasierako izen emate epean betetzen ez badira bigarren epe bat irekiko dutela; hori hilaren 30etik azaroaren 7ra izango litzateke.
Eguberrietako merkatua abenduaren 12tik urtarrilaren 5era izango da.

