Artiako gaztelekuan beldurrezko escape room-a egingo dute
Hilaren 31n (ostirala da) egingo dute jarduera Artiako gaztelekuan. Hiru txanda egingo dituzte, eta izena eman behar da aurrez.
Gau Beltza heltzear da, eta horren bueltan aisialdiko zenbait jarduera antolatzen ari dira. Gaztelekuetan, esaterako, ekintzak egun horri begira moldatuko dituzte, eta horren adibide da hilaren 31n (ostirala) Artiako gaztelekuan egingo duten beldurrezko escape room-a.
Hiru txandatan egingo dute ekintza: 18:30, 19:15 eta 20:00etan, hurrenez hurren, eta izena eman behar da horietako batean. Horretarako zenbait bide daude: gaztelekuan bertan inskribatzea, 681 946 798 zenbakira deitzea edota sare sozialen bidez idaztea
.

